
Itzulpen eta zuzenketa zerbitzuetan espezializatutako enpresa da Itzulika (hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana). Itzulikako itzultzaileak Itzulpengintza eta Interpretazioan zein Filologian lizentziadunak dira eta esperientzia handia dute hizkuntza zerbitzuen arloan, testu ugari eta mota askotakoak (administraziokoak, publizitate arlokoak, etab.) itzuli eta zuzentzen baitituzte.
Gure profesionalek itzulpen proiektu garrantzitsuak zuzendu dituzte eta horretarako beharrezkoak diren kudeaketa eta koordinazio lanez arduratu dira.
Itzulikako itzultzaile eta zuzentzaileen lan ibilbideari eta esperientziari esker kalitatezko zerbitzua bermatzen diegu gure bezeroei.