ITZULPENAK

Testu orokor nahiz espezializatuak itzultzen ditugu eta hizkuntza konbinazio hauekin lan egiten dugu:

  • Gaztelaniatik euskarara, ingelesera, frantsesera eta alemanera.
  • Euskaratik gaztelaniara, ingelesera, frantsesera eta alemanera.
  • Ingelesetik, frantsesetik eta alemanetik euskarara.
  • Ingelesetik, frantsesetik eta alemanetik gaztelaniara.

Zerbitzu eraginkorra eta kalitatezkoa eskaintzeko xedez, itzulpen memoriak (Trados eta Transit) eta mota guztietako baliabideak (hiztegiak, estilo-liburuak, etab.) erabiltzen ditugu.

Gure bezeroek ohiko edozein formatutan aurkez ditzakete beren dokumentuak (doc, pdf, etab.). Itzulikarekin elkartuta dagoen enpresa, Bit&Mina, teknologia arloan espezializatuta dagoenez, edozein PHP, ASP, XML teknologiaren gainean lan egiten dugu zuzenean, baita Joomla, Mambo, typo3, etab. bezalako CMS edo webgune baterako sortutako eduki-kudeatzaileekin ere. Horrez gain, jakina, MySQL, PostgreSQL, SQLite, SQL Server eta Oracle datu-baseen erregistroekin ere lan egiten dugu.

Mamut eraikina | 3. solairua, 11 bulegoa | 20180 Oiartzun | Tel. 943 11 99 11 | info@itzulika.com | www.itzulika.com
BIT&MINA-ak egina